Patxi Usobiaga
28 urte (1980)
Eibar, Euskal Herria
www.patxiusobiaga.net
Munduko Txapelduna, denboraldiko eskalatzailerik indartsuena Adam Ondra gaztearekin batera. Munduko Kopako txapeldun bitan, Munduko Txapelketetan beste zilarrezko hiru domina… Haren zenbakiek bezainbeste erotzen gaituzte etxean beti eskaintzen dituen showek: DRM finkoetako bat, ez du sekula huts egin ‘etxeko’ hitzorduan 2005eko lehen ekitaldiaz geroztik. Panelean duela bi urte irabazi zuen, eta Baltzolan berriz 2005 eta 2006an. Haitzean ‘on sight’ 8c+ eskalatzeraino heldu den bakarra da munduan, “Bizi Euskaraz” Etxauriko bideak aldarrikapen kutsua du, bai. Francoise Legrand ukiezinaren (3 Munduko Txapelketa eta 5 Munduko Kopa) segidan historiako eskalatzailerik onena da eibartarra.
Txapelketak:
• 2009: Zailtasun eskaladako Munduko Txapelduna eta irabazle Munduko Kopa-Chamonixen
• Zailtasun eskaladako Europako Txapelduna 2008
• Zailtasun eskaladako Munduko Kopako Txapelduna 2007 eta 2006
• Zailtasun eskaladako Munduko Txapelunorde 2007, 2005 eta 2003
• International World Games Txapelduna 2005 eta Txapelunorde 2009
• IFSC World Ranking: 1
• Dima Rock Master Txapeldun 2005 (Baltzola), 2006 (Baltzola), eta 2007 (Zailtasuna)
Haitzean:
• Bistaz 8c+: Bizi Euskaraz (Etxauri) munduko bakarra
• Landuta 9a+: Biographie/Realization (Ceuse), La Rambla (Siurana), La Novena Enmienda (Santa Lynia-Katalunia)











Ost, abu 27, 2009
Mutilak, Partehartzaileak