A A
RSS

Jakob Schubert

Ost, abu 27, 2009

Mutilak, Partehartzaileak

Schubert

18 urte (1990)
Innsbruck, Austria
www.jakob-schubert.at
Eskaladaren bolada berriko beste izarretako bat. Gazte mailan dena irabazitakoa, orain helduen ondoan ikasten ari da. Beno, ikasten… 2008ko Munduko Kopako sei probetatik lautan finalean izan zen, Quinghain 2. sailkatu zen Mrazek irabazlea estu hartuta, Parisko Europako txapelketan 6. sailkatu zen… Nagusien artean dagoenetik lehen garaipen sonatua lor dezake Dur&Go-n, eta erne, gogoan izan, Midtboe eta biak bihurrikeriatan hasten badira… Ez esan abisu eman ez dugunik!

Txapelketak:
•    Juniorretan Munduko Kopako Txapelduna 2008 eta 2007
•    Jubenil A mailan Munduko Txapelduna 2007
•    IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 7.
Haitzean:
•    Landuta 8c+: bost bide
•    Bistaz 8b: Mrtvaski Ples (Misja Pek-Eslovenia)
•    Boulder 8a: bost bide

Zabaldu / Compartir / Share it!
  • Digg
  • Facebook
  • Meneame
  • Aupatu
  • Zabaldu

Ezin da iruzkinik egin.