A A
RSS

Irati Anda

Ost, abu 27, 2009

Neskak, Partehartzaileak

Anda

26 urte (1982)
Gasteiz, Euskal Herria
www.iratianda.com
Ezbairik gabe Irati ez da bere onenean iritsi Dur&Go-ra, baina halere zaleen aurrean gogor estutu nahi du. Fisikoan falta duena bihotzarekin osatuko du, horretan gartsua da gasteiztarra. 2007 zoragarri eta itxaropentsu baten ostean, iaz eskuin eskumuturreko lesioak denboraldia erdibitu zion –tartean DRM galduaraziz-. Aurten oraindik osatu bidean da eta ezin izan du nazioarteko txapelketetan aritu; Munduko Txapelketan izan zen, bai, baina bere maila onenetik urrun artean, eta Munduko Kopan ez da estreinatu. Errekuperazio bidean zaleen berotasunak asko lagunduko dio, seguru.

Txapelketak:
•    5. Zailtasun Eskaladako Munduko Kopa 2007
•    5. Zailtasun Eskaladako Munduko Txapelketa
•    3. Arco Rock Master + 1. dueluan
•    Espainiako Txapelduna zailtasunean 2008, 2007 eta 2006
•    Espainiako Kopako Txapelduna zailtasunean 2007
•    Euskal Herriko Txapelduna zailtasunean 2007, 2006 eta 2005
•    3. Dima Rock Master 2007
•    IFSC World Ranking: 24.
Haitzean:
•    Landuta 8c: White Zombie (Baltzola)
•    Bistaz 8a: Primera linea eta Latido del miedo (Terradets), Laura (Margalef), Doctor feelgood (Margalef), Petit Tom (Ceuse)

Zabaldu / Compartir / Share it!
  • Digg
  • Facebook
  • Meneame
  • Aupatu
  • Zabaldu

Ezin da iruzkinik egin.