Angela Eiter
23 urte (1986)
Imst, Austria
www.angelaeiter.com
Historiako eskalatzaile onenetako bat Sarkanyren ondotik eta Sansoz eta Ebersfield-en onespenaz. Hirutan Munduko Kopako irabazle, bitan Munduko Txapeldun, eta artean 23 urte! 2007an, Koroa Vidmarrek hartu zuenean, biharamona ez zen batere ona izan eta iazko denboraldia hobe ahaztu. Lehengora dator berriro, irrifarra berreskuratu du, emaitzak horren erakusle. Diman bitan irabazle nagusitasunez, hirugarrenarekin batera Angyren errekuperazioa gorenera iritsiko al da Dur&Gon?
Txapelketak:
• 2009: 2. Munduko Kopa-Bartzelonan eta Imsten, 5. Munduko Txapelketan.
• Zailtasun eskaladako Munduko Kopako Txapelduna 2006, 2005 eta 2004
• Zailtasun Eskaladako Munduko Txapelduna 2007 eta 2005
• International World Games Txapelduna 2005
• Dima Rock Master Txapelduna 2007 eta 2005
• IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 7.
Haitzean:
• Landuta 8c+: Claudio Café (Terra Promessa-Arco-Italia)
• Bistaz 8a+: Topoführer (Baltzola-Euskal Herria), Double Big Mac (Niederthai-Austria), Sonce v oceh (Osp-Eslovenia) eta Have fun (Bürs-Austria)











Ost, abu 27, 2009
Neskak, Partehartzaileak