A A
RSS

Johanna Ernst

Ost, abu 27, 2009

Neskak, Partehartzaileak

Ernst

16 urte (1992)
Sistrans, Austria
www.johanna-ernst.at
Urte batzutarako agintaria? Galdera horri erantzuteko denboraldia du aurtengoa. Iaz harri eta zur utzi zuen eskalada mundua 15 urterekin Munduko Kopa nagusitasunez irabazita. Egia gazte mailetan dena irabazita iritsi zela, baina Vidmar, Eiter, eta konpainia hain azkar menderatuko zituenik… Bada seitik hiru proba irabazita, bitan bigarren izanda eta behin hirugarren, hala egin zuen. Eta esanguratsua, iaz gazte mailako Munduko Txapeldun izan bazen, aurten Munduko Txapelketa nagusia irabazi du. Historia egiteko dagoen eskalatzailea da. Euskal Herrian eskalatzen lehen aldiz ikusteko aukera.

Txapelketak:
•    2009: Zailtasun eskaladako Munduko Txapelduna eta irabazle Munduko Kopa-Chamonix eta Imst
•    Zailtasun eskaladako Munduko Kopako Txapelduna 2008
•    Zailtasun eskaladako Europako Txapelduna 2008
•    Zailtasun eskaladako Munduko Junior Txapelduna 2008 eta 2007
•    Zailtasun eskaladako Europako Kopako Junior Txapelduna 2007
•    IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 1.
Haitzean:
•    Landuta 8b+: MInas Tirith (Niederthai-Austria)
•    Bistaz 8b: Santa Lynia (Santa Lynia- Katalunia )

Zabaldu / Compartir / Share it!
  • Digg
  • Facebook
  • Meneame
  • Aupatu
  • Zabaldu

Ezin da iruzkinik egin.