
31 urte (1977)
Jeseník, Txekia
Zailtasunean maila polita badu ere, lehiaketetan boulderrean azken urteetako ohiko eskalatzailea. Txekiako txapelduna zailtasunean. DRM’06an parte hartu zuen Lipenskak Baltzolan nahiz Dimako frontoiko blokeetan lan txukuna eginez. Dur&Go-ko kronika arroxa bera eta Mrazeken eskutik iritsiko zaigu, bikotekide baitira.
Txapelketak:
• 2009: Zailtasun eskaladan Txekiako Txapeldun
• 11. Munduko Boulder Kopa 2006
Haitzean:
• Landuta 8a+: Fuego (Arco-Italia), Irak Atack eta La Madre del Tano (Santa Lynia-Katalunia)
• Bistaz 7c: The beginning of the end eta Morgan (Kalymnos-Grezia)

21 urte (1987)
Maribor, Eslovenia
Esloveniarren hirukoan gazteena, bere lekua egina du jada nazioarte mailan. Iaz lortu zuen txapelketa ofizialetan lehen garaipena Imst-eko Munduko Kopako proba irabazita, baina hainbatetan sailkatu izan da podiumeko postuetan. Preziski DRM’08-an duelua irabazi zuen Harrington, Sarkany eta Crouvisier-en aurka. Geroxeago Parisko Europako txapelketan 3. sailkatu zen zailtasunean. Agian ez da faboritoa baina sorpresa emateko hautagai nagusia bai.
Txapelketak:
• 2009: 4.Munduko Boulder Txapelketa
• 3. Munduko Zailtasun Kopa 2008
• 3. Europako Txapelketa 2008
• Juniorretan Zailtasun eskaladako Munduko Txapelduna 2005
• IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 4.

24 urte (1984)
Kranj, Eslovenia
www.natalijagros.si
Zailtasuna zein boulderra, jarri ezazu neska hau edozerren aurrean eta airean aterako dizu lana aurrera. Eskalatzaile erregularra eta konpletoa oso. Munduko Boulder Kopako bi proba, Zailtasun Kopako bat eta Serre-Chevalierko Masterra’04 dira orain arteko bere garaipenak nazioarteko txapelketa ofizialetan. DRM’06-ko Baltzolako abiadura saioetan sekulako erakustaldia emanda irabazi zuen… beraz ondotxo daki euskal zaleen aurrean irabaztea zer den.
Txapelketak:
• 2009: 3.Munduko Boulder Kopa sailkapen orokorra, 2.Munduko Zailtasun Kopa-Bartzelonan
• Europako Boulder Txapelduna 2008
• Konbinazioan (abiadura+zailtasuna+boulder) Munduko Kopako txapelduna 2007
• 3. Munduko Boulder Kopa 2007 (2 garaipen)
• 1. Dima Rock Master 2006 (Baltzola)
• IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 5.
Haitzean:
• Landuta 8c+: Histerija (Misja Pec-Eslovenia)
• Bistaz 8a: Duft der Frau (Goeltscach-Eslovenia)

16 urte (1992)
Sistrans, Austria
www.johanna-ernst.at
Urte batzutarako agintaria? Galdera horri erantzuteko denboraldia du aurtengoa. Iaz harri eta zur utzi zuen eskalada mundua 15 urterekin Munduko Kopa nagusitasunez irabazita. Egia gazte mailetan dena irabazita iritsi zela, baina Vidmar, Eiter, eta konpainia hain azkar menderatuko zituenik… Bada seitik hiru proba irabazita, bitan bigarren izanda eta behin hirugarren, hala egin zuen. Eta esanguratsua, iaz gazte mailako Munduko Txapeldun izan bazen, aurten Munduko Txapelketa nagusia irabazi du. Historia egiteko dagoen eskalatzailea da. Euskal Herrian eskalatzen lehen aldiz ikusteko aukera.
Txapelketak:
• 2009: Zailtasun eskaladako Munduko Txapelduna eta irabazle Munduko Kopa-Chamonix eta Imst
• Zailtasun eskaladako Munduko Kopako Txapelduna 2008
• Zailtasun eskaladako Europako Txapelduna 2008
• Zailtasun eskaladako Munduko Junior Txapelduna 2008 eta 2007
• Zailtasun eskaladako Europako Kopako Junior Txapelduna 2007
• IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 1.
Haitzean:
• Landuta 8b+: MInas Tirith (Niederthai-Austria)
• Bistaz 8b: Santa Lynia (Santa Lynia- Katalunia )

23 urte (1985)
Kranj, Eslovenia
www.majavidmar.com
Erregina izateko urratsa eman zuen 2007ko Munduko Kopa irabaziz eta Eiterren segida moztuz, baina bi arantza atera zitzaizkion iaz: lesio bat eta Ernst. Aurten lehengora itzulita dagoela erakusten ari da eta austriar gazteari –eta Eiterren baimenaz, besteak beste-, bigarren Munduko Kopa irabazteaz batera Koroa burugainean nahi du berriro. Eskola esloveniarraren ikurra da. Aipatu lesioagatik ez zen iaz Euskal Herrira etorri, beraz gogoberrituta da Dur&Go-n.
Txapelketak:
• 2009: International World Games Txapelduna, irabazle Munduko Kopa-Bartzelonan eta Shanghai Master-ean.
• Zailtasun eskaladako Munduko Kopako Txapelduna 2007
• 3. Zailtasun Eskaladako Munduko Txapelketan 2009
• International World Games Txapelduna 2009
• 2. Dima Rock Master 2007 eta 2006 (Baltzola)
• IFSC World Ranking (pre-Dur&Go): 2.
Haitzean:
• Landuta 8c+: Attila Lunga (Barratro-Italia)
• Bistaz 8b: Spartan Wall (Kalymnos-Grezia)
Osteguna, Abuztua 27, 2009
Iruzkinak ezgaituta